Getariako Musika Bandak 100 urteko doinu hotsak liburua idatzi du, Idoia Arrieta historialariarekin elkarlanean. Herriko musika bandaren mendeurrenaren harira idatzi dute liburua, eta pasa zen larunbatean aurkeztu zuten.
Hainbat atalek osatzen dute liburua: besteak beste, bandaren ibilbidea, zuzendariak, musika tresnak, musikariak eta egin dituzten ekitaldiak bildu dituzte. Hala ere, egitura ez du «tradizionala», eta ez dituzte «ohiko formak» erabili: «Liburua ez da astuna, beste kutsu bat eman nahi genion. Bandan parte hartzen duten guztiei omenaldia egitea zen liburuaren helburua», dio historialariak; horretarako, bandako «lekukoei berebiziko garrantzia» eman diete, eta horiei egindako elkarrizketa osoak sartu dituzte, beti ere herritarrek «erraz irakurri dezaten liburua».
Dagoeneko eros daiteke liburua; Getariako Mahasti eta Taxco tabernetan eta Harritarte dendan daude salgai, hiru eurotan.