Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igor Iturain Aiako alkateak (EAJ) Gipuzkoako Batzar Nagusietako batzarkide kargua hartu du; jeltzaleak Arantza Tapia alderdikide zumaiarra ordezkatuko du aurrerantzean. Izan ere, Espainiako hauteskunde orokorrak eta gero Espainiako Kongresuko kide da zumaiarra.
Pasa den hilean hartu zuen Batzar Nagusietako kargua Ituarainek, eta aurrerantzean bi batzordetako ordezkaria izango da; batetik, Ingurumen eta Lurralde Antolaketa batzordeko batzarkidea izango da, eta bestetik, Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismo batzordea ere ordezkatuko du; halaber, erakundeak egingo dituen osoko bilkuretan ere izango da aiarra.