Azken urteetako ohiturari jarraituz, urtarrileko azken ostiralean, aurten urtarrilaren 27an, arratsaldez Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldia izango da Orioko Karela kiroldegian.
Sarrerak salgai daude dagoenerako eta 6 euro kostatuko dira. Erosteko, Ikastolako idazkaritzara edo Il Gelato kafetegira jo beharko da. Antolatzaileek interesa dutenei azkar ibiltzeko gomendioa egiten diete, aurreko urteetan denbora gutxian saldu zirela-eta.
Aurtengo emanaldiaren izenburua, Zazpikoloroa da.