Etzi ekingo diote pintxo poteoari

Zarauzko Hitza 2012ko urtarrilaren 9a

2011eko ekainean abiatu zuen Zurekin Zarauzko ostalarien elkarteak pintxo poteo «arrakastatsua», Ardo Astearen baitan. Orduz geroztik, herritar eta bisitari ugari erakarri du ekimenak.Iaztik, asteazkenero, pintxoa eta ardo ondu kopa bat edota garagar...

2011eko ekainean abiatu zuen Zurekin Zarauzko ostalarien elkarteak pintxo poteo «arrakastatsua», Ardo Astearen baitan. Orduz geroztik, herritar eta bisitari ugari erakarri du ekimenak.Iaztik, asteazkenero, pintxoa eta ardo ondu kopa bat edota garagardo botilatxoa eskaintzen dute herriko 31 tabernatan. Gabonetan eten egin dute dagoeneko ohitura bilakatu den hitzordua, eta oporrak pasatu ostean, etzi ekingo diote berriz ere pintxo poteoari.

Eskaintza, ohiko lekutan

Ohiko tabernetan egingo dute, hala, eskaintza berezia: Kantabriko, Egoki, Txiki Polit, Arrano, Alai, Joe, Kulixka, Argi, Eguzki, Iruña, Itzala, Gau Txori, Salegi, Basarri, Naparrak, Geltoki, Euskalduna, Zazpi, Itxaso, Tivoli, Isabel, Xoxoa, Las Palmeras, Toki Ona, Aldape, Aritzbatalde, Itxas Lur, Etxaiz, Bea-Zay, Gaztelu eta Argiñanon. 18:00etatik aurrera izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide