Orioko senior gizonezkoek zilarrezko domina lortu zuten larunbatean jokatutako 2012ko Gipuzkoako Distantzia Luzeko Arraunketa Olinpikoko Txapelketan; Hondarribiko taldearen atzetik iritsi ziren oriotarrak helmugara, hamalau segundotara; izan ere, lehenengo taldeak 17 minutu eta 13 segundotan egin zuen proba, eta oriotarrek 17 minutu eta 27 segundotan egin zuten.
Seniorrak ez ezik, kadeteak, infantilak eta jubenilak ere lehiatu ziren Gipuzkoako Txapelketan, eta kadete gizonezkoek urrezko domina lortu zuten; nahiko erraz irabazi zuen Orioko taldeak Gipuzkoako Txapelketa, bigarren postuan geratu zen Hondarribiko taldeari 19 segundotako aldea atera zion eta.