'Motxo'-k hondoa "zaintza faltagatik" jo zuela dio Sustapen Ministeritzak

Urola Kostako Hitza 2012ko urtarrilaren 6a

Urtebete eta gero, Motxo auzia-ren inguruko lehen ondorioak iritsi dira; Espainiako Sustapeneko Ministeritzaren txosten baten arabera, Bizkaiako arrantzontziak «seguruenik» patroiak «modu eraginkorrean zaindu ez zuelako» jo zuen hondoa Zumaia eta Deba arteko biotopo eremuan. Istripua gertatu zen egunean —2010eko azaroaren 4ko goizaldean— patroiak hamabi ordu zeramatzan zaintza egiten, txostena egin duen Itsas Istripu eta Gertaeren Ikerketen Batzorde Iraunkorraren arabera. Beraz, batzordeak jakinarazi duenez, istripua gertatu zen unean, patroia soilik zegoen ontziko zubian, eta «seguruenik nekatuta, aspertuta eta arretarik jarri gabe» zegoen. Kalteak, «nabariak» Bestetik, Motxo arrantzaontzia iraultzearen eta erregaia galtzearen arrazoia «gaizki definitu, antolatu eta gauzatutako erreskate plana» izan zela ondorioztatu du Mininisteritzak; erreskatatze operazioan, berriz, «antolakuntza, formazio, erabakiak hartzeko eta ardurak onartzeko gabeziak» nabaritu zirela gaineratu du. Istripua gertatu baino bi ordu lehenago, ontzia itsasertzetik paraleloan joan zen denbora luzez, baina pixkanaka lurrera gerturatzen joan zen, «zubitik ezer egin gabe». Txostenak jasotzen duenez, ordea, patroia ez zen jabetu ontziaren posizioaz instipua baino minutu batzuk lehenagora arte. Batzordeak, bere aldetik, patroiaren azalpenak «sinesgaitzak» direla uste du. Txostenean, Motxo iazko azaroaren 3an Bermeotik (Bizkaia) atera zenetik abenduaren 9an garabia altxatu zutenera arte izandako gertaerak aztertu ditu batzordeak; haien hitzetan, bitarte horretan ontzia 300 metro mugitu zen, eta ondorioz «ezin hobeto ikus daike» flysch-eko itsaslabarrean geruzei eragindako puskaketak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide