Oraindik bada lekurik larunbatean Bilbora joateko autobusean

Karkara.eus 2012ko urtarrilaren 5a

14:45ean irtengo da autobusa geltokitik

Orioko Udaleko udalbatzarrean Egin dezagun bidea taldearen mozioa onartu zen aurreko abenduaren 29an. Gauzak horrela, larunbatean, urtarrilaren 7an, arratsaldeko 17:30ean, Bilbon izango den manifestazioari babe...

14:45ean irtengo da autobusa geltokitik

Orioko Udaleko udalbatzarrean Egin dezagun bidea taldearen mozioa onartu zen aurreko abenduaren 29an. Gauzak horrela, larunbatean, urtarrilaren 7an, arratsaldeko 17:30ean, Bilbon izango den manifestazioari babesa ere ematen dio Orioko Udalak.

Hara joateko dagoeneko bi autobus bete dira Orion eta hirugarrena osatzeko lanetan dabiltza. Hori dela eta, oraindik bada izena emateko aukerarik. Kolon Txiki eta Loretxu tabernetan daude zerrendak eta izena eman nahi duenak, bietako batetara jo eta zerrendan apuntatzearekin nahikoa izango du.

Autobusak larunbatean, 14:45ean irtengo dira Oriotik eta manifestazioa bukatu eta gero itzuliko dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide