Errege bezperan karterua eta kabalgata

Karkara.eus 2012ko urtarrilaren 5a

Erregeen karterua eguerdian iritsiko da plazara

Urtarrilaren 5ean, Errege Egunaren bezperan, jai giroko hainbat ekitaldi izango dira herrian. 10:00etatik 13:00etara 2-6 eta 6-13 urte bitarteko haurrentzako sei bizikleta jarriko dituzte plazan argizta...

Erregeen karterua eguerdian iritsiko da plazara

Urtarrilaren 5ean, Errege Egunaren bezperan, jai giroko hainbat ekitaldi izango dira herrian. 10:00etatik 13:00etara 2-6 eta 6-13 urte bitarteko haurrentzako sei bizikleta jarriko dituzte plazan argiztapen autogeneratua eta parte -hartzailea lortzeko. Bizikleta horiek sortzen duten energiarekin plazako bi zuhaitz argiztatuko dira. Beraz, Udaletik haurrei eta gurasoei bizikletan ibiliz argiak pizten laguntzeko gonbita egiten diete.

Karterua

Bestalde, Errege Magoak etorriko direla eta Jakintsuei eskariak egiteko gutunak idatzi dituzte etxeko txikienek. Gutun horiek jasotzen ibiliko da, hain zuzen ere, Erregeen karterua goizean. 11:00etan abiatuta eta kalez kale ibili ondoren, eguerdian plazara iritsiko da Bizar Zuri.

Kabalgata

Hiru Jakintsuak, berriz, arratsaldean izango dira Orion. 17:00 aterako da Talai-Mendi elkarteak antolatutako kabalgata mezatara. Ondoren, kalez kale ibiliko dira kabalgatan eta gero kiroldegira joango dira han bukatzeko agerraldia. Hortik aurrerako ordutegia ezkutuan gorde nahi izan dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide