Gaur iritsiko dira Ekitaldeko errege magoak Getariara, opariz josita, baina atzo arratsaldean eman zizkioten haurrek Bizar Zuriri eskariz betetako gutunak; Bizar Zuri txikiek eman zioten ongi-etorria Udaletxeko balkoitik erregeen laguntzaileari, kantuz eta trikiti doinu artean. Plaza umeez bete zen, eta banan banan jaso zituen eskutitzak Bizar Zurik.