Bederatzi urte zeuzkan Amaiur Aristik (Zestoa, 1991) Danbolin herri aldizkaria sortu zenean. Unibertsitatean kazetaritza ikasten ari da egun, baina horrekin batera Danbolin-erako lanean ere ari da. Otsailera bitartean egongo da bertan, eta hasieran «beldur piska bat» ematen zion arren, orain «gustora» dabil, nahiz eta azterketak gerturatzen ari zaizkiola gogoratzean piska bat arduratzen dela aitortu. Garbi dauka lanean «asko ikasten» ari dela. Biharko HITZA-n elkarrizketa osorik ikusteko aukera izango da.
Hona elkarrizketako zati batzuk:
-”Hamabi urterekin lau bat lagunek zerbait idatzi izan genuen Danbolin-en”.
-”Hil hasieran gai guztiak finkatzen ditugu, eta nik jarraipena egiten dut”.
-”Duda asko neuzkan lan hau egiteko gai izango ote nintzen Unibertsitatearekin batera”.
-”Lanerako idatzizko euskarria gustatzen zait gehiena, oraingoz behintzat”.
