Orioko Goiko Kalean egingo duten parkean igogailua eraikiko dute

Urola Kostako Hitza 2012ko urtarrilaren 4a

Orioko Udalak Alde Zaharra Zaharberritzeko Plan Bereziko hirugarren jarduera hasiko du, baina hainbat aldaketa izango ditu; aurreikusita bezala, Goiko Kalean etxebizitza pribatuak egingo dituzte, eta horiekin batera garajeak egingo dituzte. Horrez gain, zabalgune bat sortu dute, eta bertan jolas parkea egingo dute; hala ere, hasiera batean parkearekin batera malda batzuk egin behar zituzten, baina horien ordez igogailua egingo dute, jolasparkeari espazio gehiago emateko asmoz. Aldaketa horiek eragingo dituen 95.000 euroko kostua onartu zuen pasa den astean Orioko Udalak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide