Ostiralean Errege egunez, urtarrilak 6, Euskal Herriko Mus
Txapelketaren kanporaketako saio bat jokatuko da Zestoan. Jubilatuen edo erretiratuen egoitzan izango da, eta izena emateko aukera 22:00etan irekiko dute. Zestoako kanporaketako
lehen sailkatuak Gipuzkoako kanporaketara pasatuko dira; hori otsailean jokatuko dute Seguran. Martxoan, berriz, Arbizun (Nafarroa) zazpi herrialdetan sailkatutako lehen 32 bikoteek jokatuko dute finala.
Mus txapelketako kanporaketan parte hartzen duten guztiek Errioxako ardo botila bana jasoko dute, eta finalera iristea lortzen dutenek bertako produktuen sorta jasoko dute sari bezala. Azkenengo fasera iristen direnentzako 40 mila eurotik gorako sariak jarri dituzte antolatzaileek.