Irrien Lagunekin festa izango dute gaur Aiako umeek

Ane Olaizola 2012ko urtarrilaren 4a

Irrien Lagunekin kanta eta dantza ikuskizuna izango dute gaur Aiako umeek frontoian. Pirritx eta Porrotx pailazo ezagunak ez dira izango bertan, baina elkarteko beste pertsonaia batzuk izango dira haurren entretenigarri. Izan ere, Joxe Mari Agirretxek, Porrotx pailazoak jakinarazi duenez, Irrien Lagunak ekimenak bost ardatz ditu, «umeen heziketa» sustatzeko. Bost pertsonaiaren ardura da horietako bakoitza sustatzea. Eta bostak Aiara hurbilduko dira gaur. Tiritatxo mediku-laguna, osasuna jorratzena, Largabista basozainak, naturaren ardura duena, Mari Kalanbre zientzialaria, eta Martin Bertso kulturzalea elkartuko dira, haurrekin «festa ikaragarria» egiteko asmoz. Haurrak ere taula gainean Porrotxek iragarri duenez, Aian dantza eta kanta uztartuko dituzte, eta umeek «parte-hartze zuzena» izango dute, taula gainera igotzera gonbidatuko baitituzte Irrien Lagunek. Irrien Lagunak ekimenak sortutako ikuskizuna 16:00etan hasiko da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide