Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Amaitzear dira Gabonak, baina oraindik hamaika ekimenez gozatzeko aukera izango da Urola Kosta eskualdean. Haurrek ostegun arratsaldean izango dute hitzordu garrantzitsua, orduan iritsiko baitira Ekialdeko errege magoak eskualdera. Ohiturak jarraituko dituzte herritarrek beste behin. Azkoitian, urteroko oihuak entzun ahalko dira; haurrek eztarria urratzeraino eskatuko dizkiete opariak erregeei. Zumaiara itsasoz iritsiko dira erregeak. Azpeitiara, ordea, Azpeitiko Burdinbideen Euskal Museora «tranbia historikoan» iritsiko dira aurten. Opariz eta ilusioz beteta helduko dira, baina aurretik Bizar Zurik eta erregeen laguntzaileek umeen desioak paperean jasoko dituzte gaur eta bihar.
Erregeez gain, film emanaldiak, ikuskizunak eta kantu saioek asteburura bitartean jarraituko dute. Errezilen, esaterako, Akertxoko aisialdi gunean hainbat ekitaldi prestatu dute datozen egunetarako. Azpeitian, berriz, gaur itxiko dute azken asteetan haurrentzako prestatu duten Gabonetako parkea.
EgitarauaAiaUrtarrilak 4, gaur.
- Arratsaldean, Irrien lagunak pailazoen ikuskizuna.
- Ondoren, Bizar Zurik eskutitzak jasoko ditu.
Urtarrilak 8, igandea.
- 17:00etan, haurrentzat Rango filma.
- 18:30ean, nerabeentzat filma.
AizarnazabalUrtarrilak 5, osteguna.
- Erregeak 19:00etan iritsiko dira frontoira. Bertan haurrei opariak banatuko dizkiete. Aurten, gainera, sorpresaren bat izango da kabalgatan. Erregeen zamalkada udaleko kultura sailak, guraso elkarteak eta elizako taldeak antolatzen dute.
AzkoitiaUrtarrilak 4, gaur.
- 9:30etik 13:30era, Elkargunean, futbito txapelketa hamabi urtetik gorako gazteentzat.
- 16:00etatik 18:30era, Abarketatxo ludotekan, sukaldaritza tailerra, zortzi eta hamabi urte bitarteko gazteentzat.
- 17:00etan, Baztartxo Antzokian, Vicky bikingoa filma.
- 18:00etatik 19:30era, Artxamendi topalekuan, afari merienda hamabi urtetik goragoko gazteentzat.
Urtarrilak 5, bihar.
- 16:30etik aurrera, eliz atarian erregeen pajeek eskutitzak jasoko dituzte.
- 19:30ean, erregeen kabalgata.
AzpeitiaUrtarrilak 4, gaur.
- 16:00etatik 20:00etara, Izarraitz frontoian, Gabonetako haur parkea. Udaleko gazteri sailak eta Bertan Merkatari Elkarteak antolatuta. 10 urte arteko haurrentzako da.
- 17:30etik aurrera, erregeen laguntzaileak udaletxeko arkupeetan egongo dira. Baigera Jubilatu Elkarteak antolatuta.
- 18:30etik 20:30era, bidezko merkataritza, Frontoi Txiki ondoan, Caritasen lokalean. Azpeitiko parrokiko misio taldeak antolatuta.
Urtarrilak 5, bihar. Erregeen zamalkada. 17:30ean, trenean iritsiko dira erregeak trenaren museora.
- 18:30etik 20:30era, bidezko merkataritza, Frontoi Txiki ondoan, Caritaseko lokalean. Azpeitiko parrokiko misio taldeak antolatuta.
- 19:00etan abiatuko da kabalgata igerileku aurretik. Juan Antxieta Musika Eskolako, Urola Ikastolako eta Iraurgi Ikastetxeko ikasleek hartuko dute parte. Ibilbidea: igerileku aurrea, Sanjuandegitik Jose Artetxe kalera, eta Artzubiako zubitik Arana kalera. Handik Errebaletik plazara jaitsi, eta Enparan kaletik, Erdikaletik, Elizkaletik berriro herriko plazara.
- 20:00etan, herriko plazan izango da kabalgata, eta erregeak udaletxeko balkoira igoko dira, plazan bildutakoak agurtzera.
Urtarrilak 6, ostirala. 13:00etan, Sanagustin kulturgunean, Azpeitiko musika bandaren kontzertua.
ErrezilUrtarrilak 4, gaur. 16:30ean, Akertxokon, dantza garaikidea, Jokin Aierregarairekin.
Urtarrilak 5, bihar. Jarduera librea, Akertxokon.
GetariaUrtarrilak 4, gaur.
- 18:30ean, Bizar Zurik eskutitzak jasoko ditu.
Urtarrilak 5, bihar.
- 18:30ean, errege magoen kabalgata.
OrioUrtarrilak 4, gaur.
- 17:00etatik 19:00etara, haurrentzako mandala tailerra kultur etxean, Mandalara taldeak antolatuta.
Urtarrilak 5, osteguna.
- 10:00etatik 13:00etara, argiztapen autogeneratua eta parte-hartzailea. 2-6 eta 6-13 urte bitarteko haurrentzat 6 bizikleta jarriko dituzte plazan. Bizikleta hauek sortzen duten energiarekin plazako bi zuhaitz argiztatuko dira.
- 11:00etan, errege magoen postaria. Bizar Zuri kalez kale ibiliko da, gutunak jasotzen. Eguerdian plazara iritsiko da.
- 17:00etan, errege magoen kabalgata, kalez kale, Talai-Mendik antolatuta. Kiroldegian amaituko da.
Urtarrilak 7, larunbata.
- Goiz eta arratsaldez, paddle txapelketa Muntoko kirolgunean, 16 urtetik gorakoentzat. Izen-ematea: Karelan, abenduaren 4a baino lehen.
- 22:00etan, Prest gaude! antzezlana ikastolako aretoan, Orioko Herri Ikastolak antolatuta. Sarrerak salgai, 5 eurotan, kiroldegian eta Lore eta Uranga burdindegietan.
Urtarrilak 8, igandea.
- Goizez, paddle txapelketaren bukaera Muntoko kirolgunean, 16 urtetik gorakoentzat.
ZarautzUrtarrilak 4, gaur.
- 18:00etan, Bizar Zuri, Lege Zaharren enparantzan.
Urtarrilak 5, osteguna.
- 18:30ean, errege magoen kabalgata.
Urtarrilak 6, ostirala.
- 11:30ean, Meza nagusian, epifania egingo dute.
Urtarrilak 7, larunbata.
- 17:00etan, haurrentzako
Txan magoa, Aritzbatalde kiroldegia.
- 18:00etan, dantzaldia, musika plaza.
ZestoaUrtarrilak 4, gaur.
- 10:30etik 12:30era, 9 eta 11 urte arteko gaztetxoentzako Gabonetako ekitaldiak, kultur etxean. Zestoako Udalak eta Txilipurdika Aisialdi Taldeak antolatuta.
Urtarrilak 5, osteguna.
- 10:30etik 12:30era, 9 eta 11 urte arteko gaztetxoentzako Gabonetako ekitaldiak, kultur etxean. Zestoako Udalak eta Txilipurdika Aisialdi Taldeak antolatuta.
- 18:45ean, Akua bailaratik jaitsiko dira herrira erregeak. Kale buelta egin eta herriko elizara joango dira, han jaiotza bizia gurtu eta eskaintza egin eta herriko egoitzara joango dira, eta handik berriro kale buelta egin eta parrokiara joko dute, gozokiak banatuz. Elizan haurren gutunak jasoko dituzte, 19:30ak inguruan. Kabalgata taldeak, Caritasek, katekesi taldeak eta herriko musika bandak hartzen dute parte.
ZumaiaUrtarrilak 4, gaur.
- 18:30ean, errege magoek haur zumaiarren eskutitzak jasoko dituzte, Beheko Plazan.
Urtarrilak 5, bihar.
- 18:00etan, errege kabalgata.
Urtarrilak 7, larunbata.
- 21:00etan, bertso afaria, Anjel Mari Peñagarikano eta Iker Zubeldia bertsolariekin, Beheko Plazan. Txartelak salgai daude Inpernupe tabernan, turismo bulegoan eta Beheko Plaza jatetxean, 20 eurotan.