Atzo hasi zen San Miguel garagardo markak eta Antena3 taldeak sortutako San Miguel Cracks del Surf reality show-a. Atzo sartu ziren hamar lehiakideak—tartean Mario Azurza zarauztarra eta herrian bizi den Gabriel Nemes Neto brasildarra— Zarauzko itsas pasealekuan dagoen surf eskolara, eta gaur egin dute lehenengo proba, Mundakan. Bizkaiako herri horretako olatuak probatzeko aukera izan dute hala surflariek. Itsasaldi gogorraren ondorioz Azurzak taula puskatu du, gainera.
Grabazioak hiru aste iraungo du, eta martxoan emitituko dute Nitro telebista kate digitalean. Saioa surf eskolako egunerokotasunean eta bertako partaideen elkarbizitzan oinarrituko daLehiakideek Aritz Aranburu eta Ibon Amatriain surflariak izango dituzte gidari, eta surfaren diziplina eta teknika lantzen lagunduko diete.