Merkataritza batzordeak antolatu duen erakusleiho lehiaketako sariak banatu dituzte. Aurtengoan, Goxoki dendarena izan da erakusleiho dotoreen. Hala erabaki dute, behinik behin, herritarrek. Xixario jatetxean afaria eta Itsaspeko hotelean loaldia eta gosaria irabazi du dendako jabeak. Sayalero Grande, Muxutruk eta Elena Ileapaindegiak lortu dituzte bigarren, hirugarren eta laugarren sariak, hurrenez hurren. Katxinan, Joxe Mari bodegoian eta San Martin erretegian afariak, edota Txanka Erreka hotelean loaldia jaso dituzte horietako nagusiek. Horrez gain, herritarren artean 50 euroko 12 bono zozkatu dituzte, herriko saltokietan gastatzeko, eta honakoak dira irabazleak: Ainhoa Altuna, Ana Zumeta, Ana Mari Manzisidor, Inazita Idiakez, Nerea Uranga Aladondo, Feli Diez, Esteban Gozategi, Patxi Catalan, Juan Jose Urretabizkaia, Nerea Urdangarin eta Argiñe Azkarate. Merkatariei sariak musutruk eman dizkieten ostalariei eskerrak eman dizkie antolatzaileek.