Getariako Udalak bertso jaialdia antolatu du hurrengo asterako. Hilaren 13an (ostirala) frontoiko karpan egingo dute saioa, 22:00etan hasita. Josu Goikoetxea gai-jartzailearen esanetara egongo dira ondorengo bertsolariak: Jexux Mari Irazu, Agin Rezola, Alaia Martin, Iñaki Apalategi, Beñat Gaztelumendi eta Aitor Sarriegi. Jaialdirako sarrerak 6 eurotan egongo dira eskuragarri.