Zestoako I. San Silbestre lasterketak arrakasta izan du, antolatzaileen aurreikuspen guztiak gainditu ditu. “Lasterketa herrikoia lehenengoa izanik 60-70 korrikalarik parte hartuko zuela espero genuen, baina azkenean 150 lagunetik gora izan ziren proban”, dio Mikel Irure probaren antolatzaileetako batek.
Helduetan, Lander Zabala eta Nerea Amilibia izan ziren irabazleak, eta gazteen mailan Ioritz Arantzeta eta Aizpea Aristi. Urte zahar eguneko proban helduek 3,5 kilometroko ibilbidea egin behar izan zuten, eta gazteek 1,3 kilometrokoa. Antolatzaileen arabera, lasterketan “festa giroa” izan zen nagusi eta parte-hartzaile guztiei eskerrak eman dizkiete.