Goxoki dendarentzat erakusleiho lehiaketako lehen saria

Karkara.eus 2012ko urtarrilaren 3a

Hurrengo sariak Sayalero, Muxutruk eta Nekane eta Elena ile-apaindegiarentzat izan dira hurrenez hurren

Aurten ere erakusleihoen lehiaketa antolatu du Udaleko Merkataritza Batzordeak Gabonetarako. Aurten, estreinako aldiz, herritarrek aukeratu dute z...

Hurrengo sariak Sayalero, Muxutruk eta Nekane eta Elena ile-apaindegiarentzat izan dira hurrenez hurren

Aurten ere erakusleihoen lehiaketa antolatu du Udaleko Merkataritza Batzordeak Gabonetarako. Aurten, estreinako aldiz, herritarrek aukeratu dute zein den erakusleiho irabazlea eta Goxoki Azkue kafetegi-okindegiak jaso du lehen saria. Eusko Gudari kaleko Sayalerorentzat izan da bigarrena, Muxutruk lore dendarentzat hirugarrena eta laugarrena Nekane eta Elena ile apaindegiarentzat. Honako sariak eskuratu dituzte:

  • 1. saria: Goxoki Azkue. Xixario jatetxean afaria eta Itxaspeko hotelean lo egitea eta gosaria.
  • 2. saria: Sayalero. Katxiña jatetxean afaria eta Txanka Erreka hotelean lo egitea eta gosaria.
  • 3. saria: Muxutruk. Joxe Mari bodegoian bazkaria.
  • 4. saria: Nekane eta Elena. San Martin erretegian bazkaria.

Bestalde, erakusleiho lehiaketako irabazlea aukeratzen parte hartu duten herritarren artean zozketa egin dute eta 12 lagunek Orion erosketak egiteko 50 euroko bono bana jasoko dute. Bono horiek herriko edozein lekutan gastatzeko balioko dute eta hiru hilabeteko epea izango da horretarako. Irabazleek Goxoki Azkue kafetegi-okindegian jaso beharko dituzte bonoak. Hona hemen irabazleen zerrenda:

  • Feli Diez
  • Nerea Uranga
  • Marije Xordo
  • Ana Mari Manzisidor
  • Inazita Idiakez
  • Ana M. Zumeta
  • Esteban Gozategi
  • Patxi Catalan
  • Juan Jose Urretabizkaia
  • Ainhoa Altuna
  • Nerea Urdangarin
  • Argiñe Azkarate

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide