Sarrerak Sanz Enea kultur etxean egongo dira salgai: Ruper Ordorikaren kontzerturako sarrerak 5 euroan egongo dira salgai, eta Katillukadak emanaldikoak, 3 euroan.
Ruper Ordorikak urtarrilaren 14an emango du kontzertua, eta Hodeien azpian disko berria aurkezteko aprobetxatuko du emanaldia. 22:00etan hasiko da kontzertua, Lizardi Antzokian. Haurrentzako txotxongilo ikuskizuna, berriz, urtarrilaren 15ean izango da. Lizardi Antzokian egingo dute Katillukadak saioa, 17:30ean, Kontakatilu taldearen eskutik.