Kolorez beteriko hamar metro luze. Mural ikusgarria jarri du erakusgai Anton Egiguren (Zumaia, 1946) margolariak Alondegiko Oxford aretoan. Erakusgai eta salgai, zehatzago esateko. Dena dela, ez du margolana oso-osorik salgai jarri, zatika baizik. Jendeak gogoko duen muralaren zatia aukera dezakenez, ekimenak interesa piztu du. Zati batzuk jada saldu ditu, baina murala bere horretan ikusi daiteke datorren igandera arte, 18:00etatik 20:00etara.
Mural handi bat jarri duzu erakusgai Oxforden, beste margolan batzuekin batera. Hori al da aretoko pieza nagusiena?
Hala da, bai. Erakusketa aretoan gehien nabarmentzen den margolana izateaz gain, ekoiztu dudan azkenekoa da. Erakusketa honetarako espresuki landutakoa da. Berezitasun gisa, gainera, murala zatika erosteko aukera jarri dut, osoa erosi beharrik izan gabe. Gutxieneko neurri bat jarri dut, 30 zentimetrokoa, eta hortik aurrera bakoitzak nahi duen guztia beregana dezake; metro bat edo bi, esaterako.
Eta gutxieneko salneurria zenbatean jarri duzu?
Gutxieneko neurriagatik 100 euro eskatzen ari naiz. Dena dela, gainerako neurrientzat ez dut prezioen baremo jakinik zehaztu. Beraz, zati handiagoak 200 eurotan, 300 eurotan edo 800 eurotan jarri ditut, betiere aukeratutako tamainaren arabera.
Baina egokiena murala osorik saltzea izango litzateke, ezta?
Onena hori izango litzateke, zalantzarik gabe, baina ez dago hamar metroko lan bat erosiko duenik. Izan ere, jendeak ez du horrenbeste tokirik, taberna bateko edo halako bateko jabea ez bada. Margolana handia da benetan.
Era berean, lana zatika saltzea proposamen berritzailea da.
Tira, niri halaxe bururatu zait, baina kontatu didatenez, beste margolari batek aurretik metro koadroka saldu omen zuen bere lana. Hala eta guztiz ere, ez dut ekimen berritzaile bat izateko egin, baizik eta jende arruntak artelan bat eskuratzeko modu errazago bat izan dezan. Bestela, betiko koadroetara jo behar duzu, eta, normalean, ahalegin ekonomiko handiagoa egin behar izaten da. Artea eskuragarriago jarri behar da, garaia ez baita onena.
Eskuragarriagoa izango da, baina murala txikituta geratuko zaizu.
Askok galdetu dit ez al didan penarik ematen lana guztiz txikitzeak, baina nik argi neukan horretarako egin nuela. Helburu horrekin landu nuen murala. Hasieran paperean egiteko asmoa nuen, baina horren handia izanda, manipulatzeko zailtasunak izango nituzke; margolana biltzerakoan apurtu egingo litzaidake. Beraz, oihal gainean margotzea erabaki nuen, nahiz eta orain zatitu egin beharko dudan.
Murala hainbat irudiz osatuta dago. Atalka banatu al duzu?
Bospasei ataletan banatuta dago. Nire ibilbidean egindako zirriborroak berreskuratu eta lan honetan bateratu ditut; tartean, gauza berriak ere erantsi dizkiot. Margolan indibidualak izateko bidean ziren, baina denak oihal berean bildu ditudanez, elkarren artean lotura bat dutela esango nuke. Itsasoa, zerua, emakumea, maitasuna eta askatasuna... hori guztia ikus daiteke bertan.
Margolan oso koloretsua da. Argitasuna al duzu oinarri?
Kolore asko erabiltzen dut normalean, bai. Askotan zuri-beltzean margotzea ere pentsatu izan dut, baina azkenean kolorea agertzen da. Margolan goibela ateratzen ari zaidala ikusten badut, gorria nahiz berdea hartu, eta lana kolorez janzten dut. Hasierako asmoa zuria eta beltza izan arren, azken emaitzak ez nau betetzen, eta kolorea gehitu behar izaten diet.
Koloreek jarrera positiboa sustatzen dute. Zure lanek eragin bera al dute?
Bai. Inaugurazioan jendea oso alai zegoela ikusi nuen, eta hori ez genuela festarik antolatu. Oro har, alaitasuna igortzen duela iruditzen zait. Jende askok esaten du nire margolanak antidepresiboak direla, baina, tira, ez dute sekulako arrakastarik ere. Jendea apur bat uzkurtuta dago, eta poz apur bat helarazi behar zaio.