Gaur, osteguna, abenduaren 29an, ostegun19:00etan, kultur etxean, Motondori buruzko hitzaldia izango da Udalak eta Herrio natur-taldeak antolatuta. Aranzadi zientzia elkarteko
botanika saileko Leire Orejak elkarte honek Motondo inguruaren gainean
egin duen azterketa zientifikoaren emaitzak aurkeztuko ditu. Orioko Udalak, iaz, Motondo ingurua berreskuratzeko Eusko
Jaurlaritzako dirulaguntza bat eskuratu zuen. Eusko Jaurlaritzak
emandako dirulaguntza hainbat ekintza egiteko erabiliko da. Lehenengo
pausua edo ekintza Motondo inguruko azterketa zientifiko eta objektiboa egitea izan da, horrela inguru horretako berreskuratzearen oinarriak
ezartzeko eta antolatzeko.
Erakusketa
Hitzaldiaz gain, arratsaldean Montondo inguruko
argazki sorta batetik abiatuta erakusketa ere jarriko du martxan
Herrio natur taldeak. Erakusketa kultur etxeko aretoan egongo da ikusgai
urtarrilaren amaierara arte.