Ezezagun batzuek autobus-geltokiaren ondoko hiru edukinontzi erre dituzte gaur goizeko 6:15ean. Udaltzaingoak jakinarazi duenez, paperaren edukinontziari eman diote su lehenik. Udaltzainak saiatu dira itzaltzen, baina sua beste edukinontzietara zabaldu da, eta azkenean zuhaitz bat eta alboko etxebizitza baten balkoiaren azpialdea ere kaltetu ditu.