Aiara ere iritsi dira Gabonak

Karkara.eus 2011ko abenduaren 23a

Atzo egin zuen Olentzerok bisita kaskoan

Andatza auzoko eskola txikian azken eguneko festa izan zuten atzo, abenduaren 22a. Ume guztiek hartu zuten parte eta, besteak beste, abestiak, antzerkia, txisteak… egin zituzten hiru hizkuntzatan: euskaraz, ...

Atzo egin zuen Olentzerok bisita kaskoan

Andatza auzoko eskola txikian azken eguneko festa izan zuten atzo, abenduaren 22a. Ume guztiek hartu zuten parte eta, besteak beste, abestiak, antzerkia, txisteak… egin zituzten hiru hizkuntzatan: euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez.

Atzetik, taloak prestatu zituen guraso elkarteak eta gazta eta bizkotxoak ere banatu zituzten. Kaskoan izan omen zen atzo Olentzero eta larunbatean, hilaren 24an, Andatzan ere izango da. Egun horretarako, Gabon eskea antolatu dute. Goizean, eskolako umeak kantari joango dira baserriz baserri gurasoekin. Arratsaldez, berriz, herrian egingo dute eskea kantuan herritarrek. Andatza auzoan ere goizez etxez etxe kantuan ibili ondoren, Olentzero etorriko da 14:00ak aldera, gutunak jasotzera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide