
Aurten ere, eskerrak eman nahi dizkiegu zumaiko merkatariei, beraien laguntzari esker otar eder hau osatu ahal izan dugulako. Eskerrik asko benetan! Otar honetarako txartelak Erribera kalean izango dira salgai eta bertan otarra ikusteko aukera ere izango duzue. Txartelak abenduaren 24an, 25ean, eta 31n, eta urtarrilaren 1ean, 5ean eta 6an izango dira salgai. Urtarrilak 6an izango da zozketa. Hemendik ateratzen den diruak, euskal preso politiko eta hauen senideei, dispertsioak eragiten dizkien gastu ekonomiko izugarriei aurre egiten laguntzeko erabiliko dira.