Euskal selekzioaren partidara autobusa antolatu du Zestoako Futbol Taldeak

Zestoako Hitza 2011ko abenduaren 22a

Nazio bat, selekzio bat aldarrikapenarekin bat eginez, Zestoako Futbol taldeak abenduaren 28an Bilbora autobusa antolatu du. Han, san Mamesen Euskal selekzioaren eta Tunisiaren arteko futbol partida jokatuko da, arratsaldez. Zestoatik goizez irtengo du...

Nazio bat, selekzio bat aldarrikapenarekin bat eginez, Zestoako Futbol taldeak abenduaren 28an Bilbora autobusa antolatu du. Han, san Mamesen Euskal selekzioaren eta Tunisiaren arteko futbol partida jokatuko da, arratsaldez. Zestoatik goizez irtengo du autobusak, 11:00etan, Gurutzetik, eta itzulera partida bukatu ostean izango da. Sarrerak eta autobuserako txartelak Koiote tabernan jarri dituzte saltzen 25 eurotan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide