Bilduk 2012rako udal aurrekontuen zirriborroa osatu du, eta herenegun aurkeztu zuen herritarren aurrean. Jakinarazi dutenez, datorren urterako aurrekontuen proposamena zehazteko prozesua ez da «hain parte-hartzailea» izango. Izan ere, lanketa elkarteekin, teknikariekin eta beste hainbatekin egin dute. Aurrera begira, ordea, «beste era bateko prozesua» bideratu nahi dute, «beste sakontasun batekin». Izan ere, «aurrekontu parte-hartzaileak» gauzatzea dute helburu. Tasen, zergen eta dirusarreren zenbatekoak jakinarazi ostean, Orioko alkate Beñat Solabarrietak 2012rako aurrekontu proposamenaren kopurua eman zuen: 9.904.679 euro. Aurrekontu proposamena aurkeztu ondoren, galdera erronda zabaldu zuten Bilduko ordezkariek. Hala, hainbat herritarrek Oriori dagokionez dituzten kezkak azaleratu zituen. Batek, esaterako, gizarte laguntzaren partidaren inguruan galdetu zuen. Solabarrietak erantzun zion: «Ez dugu esfortzu berezirik egin partida horretan, baina iazko kopurua mantentzea erabaki dugu, jaitsierarik gabe».
Beste oriotar batek Aizperroko industriagunea zertan den galdegin zuen. Eroslerik ez dagoenez, enpresa eraikitzailea ez dela eraikitzen hasiko jakinarazi zuen alkateak, «bermerik ez duen bitartean, behinik behin». Bilerara bertaratu ezin izan zutenek ere izango dute euren proposamenak egiteko aukera. Bi bide izango dituzte horretarako: alkatetza@oriokoudala.com helbidera mezua idaztea edota udaletxeko buzoian uztea proposamenak. Urtarrilaren 9ra arteko epea izango dute herritarrek iradokizunak egiteko.
2012rako udal aurrekontuen proposamena
Puntu nagusiak
Murrizketak
-Politikarien soldata. %25eko jaitsiera.
-Liberazioak. Lehen bi liberatu zeuden; orain liberazio bat proposatu dute, eta beste bat %75ekoa.
- Gobernu organoen gastuak. %48ko jaitsiera.
-Alkatetzatik sortzen diren lanetara %44 gutxiago bideratzea proposatu dute.
-Beste administrazioetarako partidak. %4ko jaitsiera. Herriko elkarteei lagundu nahi diete.
-Erreboilo eta Txuleta Festak. %37ko jaitsiera. Festa herrikoiak hobetsi nahi dituzte.
Igoerak
- Udal brigadan eta kanpineko harrerarako pertsona bana gehiago kontratatzea proposatu dute, zerbitzu egokia bermatze aldera.
- Obrak eta zerbitzuak. %39ko igoera.
-Hondakinak. %30eko igoera. Egungo sistemaren alternatiba bilatu artean, Udalak igoera hori bere gain hartzea proposatu du.
- Kirol taldeak. Haiei dagokien partiden zenbatekoa bikoiztea proposatu dute.
Bestelakoak
- Enplegua, nekazaritza, abeltzaintza eta industria bultzatzeko laguntzak. Urola Kostako Udal Elkartearekin zehaztu beharko dute.
-Txu-txu trena. Alokatu beharrean erostea proposatu dute. 19.000 euroko kostua du.
-Euskarari dagozkion ekimenak indartu nahi dituzte.
-Hilerria. «Makroproiektuak» alde batera utzi, eta herrirako neurriko hilerria osatzea proposatzen dute. Lehengoaren aldea, kostu erdia izango du proposatutako hilerriak.
- Eliza. Lanekin hastean agindutako laguntza emango zaio, 128.000 euro guztira.
-Gaztetxea. Egoera egonkortu eta autogestioa mantenduz, segurtasuna bermatu nahi dute.