Herio Heroi ikuskizuna eskainiko dute Kafe Toreron, asteazkenean

Zarauzko Hitza 2011ko abenduaren 22a

Herio Heroi ikuskizuna eskainiko dute datorren asteazkenean, hilak 28, Kafe Torero egitasmoaren baitan. Kafe Toreroko jardunaldiak ostegunean izan ohi dira; kasu honetan, ordea, asteazkenera aldatu dute hitzordua. Hala, 21:30etik aurrera Euskalduna ta...

Herio Heroi ikuskizuna eskainiko dute datorren asteazkenean, hilak 28, Kafe Torero egitasmoaren baitan. Kafe Toreroko jardunaldiak ostegunean izan ohi dira; kasu honetan, ordea, asteazkenera aldatu dute hitzordua. Hala, 21:30etik aurrera Euskalduna tabernan izango da ikusgai Oier Guillan idazlearen lanean oinarritutako eta Ainhoa Alberdi zarauztarra protagonista duen irakurketa dramatizatua.

Iragana eta etorkizuna, umorea eta drama, familia, demokraziaren eragina,anbioguotasuna, neutraltasuna eta asaldura. Hori guztia uztartzen du Herio Heroi irakurketa dramatizatuak, guztia ikuspuntu absurdotik abiatuta. Alberdi eta Amaia Corral dira «bihozkada modukoa» den antzezlaneko protagonistak, eta bi anaia umezurtzen azalean jarriko dira. Zarauztarrak Gelnst-en papera egingo du, Corralek, berriz, Zprist-ena. Biek ala biek, umezurtzak izan arren, hildako aitaren gorpua hartu beharko dute euren gain. Neutraltasunetik, lasaitasunetik eta armoniatik abiatutako istorioa pertsonaia bakoitzaren barne kezken azaleratzearekin amaituko da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide