
Datorren astelehenean, abenduaren 26an, ospatuko da Soro Feria eguna Zestoan. Goizean goiz hasita, eta gauera arteko festa izango da herriko kaleetan. Idiakaitz txistulari taldeko kideak 9:00etarako hasiko dira lanean. Goizean XXII. Barazki eta Fruta Lehiaketa, Urolako XIV. Ezti Lehiaketa, eta XIII. Zestoako Gazta eta Sagardo Lehiaketa izango dira. Horrez gain, talogileak eta salmenta postuak ere jarriko dituzte dira.
Trikitilari franko ibiliko da bazterrak alaitzen, bai plazan, bai kalejiran. 12:30ean sari banaketei ekingo diete. Ondoren, gaztetxeak antolatuta, triki poteoa ere izano da; baita Idiakaizko txistularien saioa ere. Gazta eta sagardo dastatzea hasiko da 13:30ean,
eta 14:30ean baba janari ekingo diote gaztetxean. Kultur etxean antzezlan bat eskainiko dute 17:00etan, eta gauean Trakets musika taldeak joko du udaletxeko arkupetan.
Pilota txapelketa
Gaur 22:00etan Soro Ferietako lehen saria jokatuko dute kiroldegiko frontoian. Hiru euroren truke bi partida ikusi ahalko dituzte pilotazaleek. Andreu-Odriozola, Otamendi-Aizpururen aurka arituko dira hasteko. Bigarren partidan Iriondo-Loiola bikotea, Artetxe-Uzkudunen aurka. Bi partidetako garaileek astelehenean jokatuko dute finala, 17:30ean. Ondoren, herri kirol lehia izango da, Aizarnako, Aizarnazabalgo eta Zestoako taldeen artekoa. Sarrera hamar euro izango da.