Gabonetako loteriaren zati bat Azpeitian egokitu da: 500.000 euro. 02184 zenbakia izan da saria ekarri duena. Loteriako hirugarren saria izan da, baina Azpeitian hamar dezimo besterik ez dira saldu. Denak, herriko plazako loteria saltzaileak saldutakoak dira. Atzo goizean jende piloa hurbildu zen hara zein zenbaki zen galdetzera, eta loteria saltzailea zoriontzera.
Maria Angeles Garmendia da loteria saltzailea, baina bajan dago, eta Uxoa Saenz izan da zortedun txartelak saldu dituena. «Loteriaren orri bat besterik ez da saldu hemen; hamar dezimo, alegia. Bakoitzari 50.000 euro egokitu zaizkio». Dezimoetako bat Lan Mobel enpresako langileei egokitu zaie.
Duela hamabi urteko Gabonetako loterian beste sari bat egokitu zen Azpeitian. Bosgarren saria izan zen orduan, eta Eguzkitza tabernan saldu zuten. «Polita izan zen sari hura ere», dio Garmendiak.