Gabonetako loteriako hirugarren saria Azpeitira iritsi da

Urola Kostako Hitza 2011ko abenduaren 22a

Azpeitiko plazako Disdira dendan saldutako zenbakiak, Gabonetako Loteriako hirugarren saria lortu du. 2184 zenbakia da sariduna, Barakaldon ere saldu da zenbaki hori. Guztira 500.000 euro joango dira Azpeitira. Hamar laguni egokitu zaio, bakoitzarentzat 50.000 euro izango dira, beraz. Plazan beste sari bat ere tokatu da, ordea. Lokotx tabernan saldutako zenbakiekin alegia. 68rekin amaitzen diren zenbakiek ere saria izango baitute. Dezimo bakoitzeko 120 euro hain zuzen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide