Amaia Guruzeta (Orio, 1972) Aiako bizilagunak baserriko lanetatik Urola Kostako Udal Elkartera egin du salto, maiatzeko udal hauteskundeetan Bilduk gehiengoa lortu ondoren. Erronka asko ditu eskuartean, baina «hondakinen bilketa eredua aldatzea» izango du lehentasuna.
Zer moduzko hilabeteak izan dira hasierakoak?
Hasierakoak gogorrak izan dira. Leku guztiz ezezagun batera iritsi nintzen, eta zein gai eta nola landu diren aztertu dut lehendabizi; oraindik guztiz kokatu gabe nago, baina ari naiz pixkanaka ohitzen. Orain, aurrekontuak ari gara osatzen, eta horrek udal elkartean kokatzen lagundu dit, gaiak ondo aztertzeko aukera ematen dutelako.
Nola iritsi zinen Urola Kostako Udal Elkartera?
Aiako Udalean zinegotzia naiz, Bildutik. Bost zinegotzi lortu genituen maiatzaren 22ko hauteskundeetan. Urola Kostako Udal elkartean ere gehiegoa Bilduk eskuratu zuen. Beraz, lehendakari kargua koalizioko hautetsi batek bete behar zuen. Eskaini egin zidaten postua, eta oso erronka
polita iruditu zitzaidan, eskualdeko gaiak aztertzeko aukera ona ematen duelako. Denbora askoan egin dugu borroka udal elkarteko lehen indarra izateko. Gogo handiarekin hartu dut erronka.
Zergatik da erronka handia?
Erabakimena inoiz z da gure eskuetan egon. Orain iritsi zaigu aukera, eta ondo erantzun behar dugu. Herritarrei erakutsi
genien zein diren gure lehentasunak, eta orain bete egin behar
ditugu; lan asko egin behar dugu horretarako.
Nola hartzen dituzue erabakiak udal elkartean?
Hilero elkartzen gara zuzendaritza batzordeko kideok. Herri bakoitzeko alderdietako kideek osatzen dute, Udalean duten ordezkari kopuruaren arabera. Bilduk, EAJk eta PSE-EEk osatzen dute; PP eta Orain Orioko plataforma ere parte hartzera gonbidatuta daude, baina boto eskubiderik gabe. Ondoren, urtean bitan batzorde nagusia elkartzen da.
Zer egoeratan topatu duzu udal elkartea?
Oro har, egoera onean ikusi dut. Lan asko egin da orain arte, antzematen da teknikariak maila handikoak direna. Lan asko dugu, hala ere, aurretik. Urtetako zabortegian, esaterako, lan asko egin dira Europak eskatzen dituen legeak betetzeko. Hasiera batean, zabortegia besterik gabe betetzen hasi zen, baina azken urteetan lanak egin dira, zabortegi ingurua babesteko.
Zein dira zuen lehentasunak?
Lehentasun nagusia ingurumena da. Argi dago zabortegira iristen den zabor kopurua ez dela egokia. Zaborra bereiztu eta birziklatu egin behar dugu. Enpresen lehiakortasuna bultzatzen ere jarraitu nahi dugu. Horrez gain, enplegua lortzeko arazoak izango dituzten herritarrak ere lagundu nahi ditugu. Horretarako, formakuntza ikastaroak egiten ditugu. Euskararen alorrean, bestalde, bultzada berezia eman nahi diogu; orain arteko proiektuaren desberdina jarriko dugu martxan, 2012an.
Aurrerantzean asko nabarituko al da Urola Kostako Udal Elkarteko indar aldaketa?
Enpresen prestakuntzan, adibidez, proiektu antzekoak egingo ditugu aurrerantzean ere; lehiakortasuna sustatzeko bigarren fasea hasi dugu oraintxe. Beharbada, gehien aldatuko den alorra zaborraren ingurukoa izango da; zero zaborrera iristea da gure helburua. Horra iristeko aldaketak egingo ditugu. Beraz, zentzu horretan nabarituko da.
Zaborraren inguruan, zein aldaketa aurreikusten dituzue?
Askotariko bilketa ereduak aztertzen ari gara, gehiago birziklatzea eragingo dutenak. Orain arte egiten dena baino gehiago birziklatzeko bideak sortu behar ditugu.
Zer eragin izan dezake horrek Urtetako zabortegian?
Eragin zuzena du. Zabor askoz ere gutxiago sartuko litzateke. Orain arte Urola Kostan %35 birziklatzen da, eta gure asmoa da %95era iristea. Portzentaia handitzen bada, zabor gutxiago sartuko da.
Atez ateko sistema jartzea planteatzen al duzue?
Zaborra kudeatzeko askotariko ereduak ari gara aztertzen, atez atekoa tartean. Beste herri batzuetan sistema hori erabiltzen dute, eta erantzun ona jasotzen ari dira. Beraz, aztertu beharko genuke.
Zer egoeratan dago Urtetako zabortegia?
Zabortegiak arauak betetzen ditu. Ulertzen dut zaila dela zabortegi baten inguruan bizitzea, baina legea betetzen du.
Enpleguaren inguruan zein proiektu garatuko dituzue?
Prestakuntza eta enpleguari dagokionez, kualifikazio maila handiko langabeentzat, bereziki gazte tituludunentzat, prestakuntza programa bat proposatuko dugu. Bestetik, enpresei laguntzen baldin badiegu lanpostuak mantentzeko pausoa emango dugu.
Euskararen inguruan, berriz, zein aldaketa egingo dituzue?
Ingurumena izango da lehentasuna, baina euskarari ere eman nahi diogu behar duen garrantzia. Garai hauetan, herri handietan ez dago oso egoera onean. Euskararen normalizaziorako plan berezia jarriko dugu martxan. Aurrekontuetan aurreikusi dugu, eta euskarari dagokion partida igo egin dugu.
Beste aldaketarik izango al da aurrekontuetan?
Oraindik ez ditugu onartu, baina ingurumenari dagokionez ere aldaketak aurreikusi ditugu. Azken urteetan lanak egin dira zabortegian, eta partida handia bideratu da horretara. Aurten, beraz, kopuru txikiagoa izango du zabortegiak, lehentasunetako bat izan arren. Bestetik, udalen ekarpena gutxitu egingo dugu. Izan ere, krisialdian gaude, eta udaletako egoera ez da ona. Hala ere, kanpoko finantzaketa handitzea aurreikusi dugu. Izan ere Gipuzkoako zaborra jasotzen dugu zabortegian. Horri lotuta, tasa bat jasotzen dugu, eta diru horrekin udal elkarteak aurrera egin dezake, nahiz eta eskualdeko udalen ekarpena jaitsi. Beste diru-laguntzak ere izaten ditugu, baina ez dakigu zenbateko murrizketak egingo dituzten.
Helburu pertsonalik ba al duzu udal elkartean datozen urteetarako?
Hondakinen bilketa eredua aldatu nahi dut, hala den gehien birziklatzeko. Hori da puntu garrantzitsuena.