Getariako Salbatore Abesbatzaren gutuna

Getariako Hitza 2011ko abe. 21a, 18:33

2011. urtea azken txanpan sartuta dagoen honetan, zaharrari agurra eta berriari ongi etorria, zuetako askok eta askok, kantuan emango diozue. Horixe da hain zuzen Salbatore Deuna Abesbatzako kideok batzen gaituena: kantatzeari diogun maitasuna. Jazinto Isasti zuzendari dugula, 45 lagun inguru biltzen gara abesbatzan. Astean behin eta batzutan bitan elkartzen gara entseguak egitera: elizako kantak, habanerak, ranchera mexikarrak… denetarik. Urtean zehar leku eta egoera ezberdinetan aritzen gara kantari. Elizkizunetan entzun gaitzakezue. Eta bestelako ekitaldietan ere hartu dugu parte. Zenbait kontzertu eman ditugu: Salbatore jaietan edo Zaharren Omenaldian. San Antonetan txakolinari kantatu ohi diogu. Gure eguna gogotsu ospatu ohi dugu, Xixili Donearen omenez; aurtengoa berezia izan da guretzat: lehen aldiz Balencia Museoa eraikin dotorean kantatzeko aukera izan baitugu. Eta egun hauetan, Eguberri kantak izaten ditugu lagun, herriko kaleetan edo elizan haurrekin eskeinitako emanaldian. Zaharren eguneko zentroa ere joan gara, beste urte batez. Eta nola ez, aurten ere, San Prudentzion, Askizun, eta Meagan izan gara, San Prudentziotan, San Isidrotan, eta San Martinetan. Herriko auzoetara joatea beti dugu gustoko, baita haien esker ona ere, inoiz ez baitugu hamaiketako eder bat falta izaten!! Aipaturiko guztiak egiteko hainbat laguntza jaso ditugu, gure bidea errazago egin dutenak. Gogoan izan nahi ditugu eskerrak emanez Udaletxea, Kofradia, Irizabal Arrainak, [...]


2011. urtea azken txanpan sartuta dagoen honetan, zaharrari agurra eta berriari ongi etorria, zuetako askok eta askok, kantuan emango diozue. Horixe da hain zuzen Salbatore Deuna Abesbatzako kideok batzen gaituena: kantatzeari diogun maitasuna.

Jazinto Isasti zuzendari dugula, 45 lagun inguru biltzen gara abesbatzan. Astean behin eta batzutan bitan elkartzen gara entseguak egitera: elizako kantak, habanerak, ranchera mexikarrak… denetarik.

Urtean zehar leku eta egoera ezberdinetan aritzen gara kantari. Elizkizunetan entzun gaitzakezue. Eta bestelako ekitaldietan ere hartu dugu parte. Zenbait kontzertu eman ditugu: Salbatore jaietan edo Zaharren Omenaldian. San Antonetan txakolinari kantatu ohi diogu. Gure eguna gogotsu ospatu ohi dugu, Xixili Donearen omenez; aurtengoa berezia izan da guretzat: lehen aldiz Balencia Museoa eraikin dotorean kantatzeko aukera izan baitugu. Eta egun hauetan, Eguberri kantak izaten ditugu lagun, herriko kaleetan edo elizan haurrekin eskeinitako emanaldian. Zaharren eguneko zentroa ere joan gara, beste urte batez. Eta nola ez, aurten ere, San Prudentzion, Askizun, eta Meagan izan gara, San Prudentziotan, San Isidrotan, eta San Martinetan. Herriko auzoetara joatea beti dugu gustoko, baita haien esker ona ere, inoiz ez baitugu hamaiketako eder bat falta izaten!!

Aipaturiko guztiak egiteko hainbat laguntza jaso ditugu, gure bidea errazago egin dutenak. Gogoan izan nahi ditugu eskerrak emanez Udaletxea, Kofradia, Irizabal Arrainak, Viveros San Anton, Eliza, Itsas-Mendi Gutiziak, Txomin Etxaniz txakolina, Txakolinaren Jatorrizko Izendapena, eta Izarri Okindegia.

Atzera begiratu eta 2011an herriko hainbat ekimenetan gure hondar alea jarri izanaz harro sentitzen gara. Aurrera begira dugun asmoa garbia da, honelaxe jarraitu ahal izatea, Getariak kantatzeko ohiturarekin beti izan duen lotura eten ez dadin. Gure ateak zabalik daude, inork kantatzeko gogorik baldin badu, bidelagun izan gaitezen proposatzen diogu, animo eta etorri kantatzera!!!!

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide