Udaleko Euskara Zerbitzuak jakinarazi duenez, abenduaren 26tik urtarrilaren 5era Xakapon ludoteka ezagutzen ez duten haurrek aukera izango dute, egun batez doako sarrera izateko.
Gabonetako oporraldian goizeko ordutegia izango du ludotekak, 10:00etatik 13:00etara, hain zuzen.
Egun horietan bertan eman ahalko da izena datorren urtean ludotekan parte hartu nahi duten haurrentzako. 50 euroko kostua izango du matrikulazioak.
Xakapon ludoteka Haur Hezkuntzako 4. mailatik Lehen Hezkuntzako 6. mailara arteko haurrei zuzenduta dago. Maiatzaren 31a arte izango da zabalik, astelehenetik ostiralera, 16:45etik 19:30era. Ordutegi horretan, haurrak noiznahi sar litezke ludotekara eta noiznahi atera. Bertan, haurrek hainbat jarduera egiteko aukera dute: tailerrak, mozorroak, mugimenduzko jolasak, mahai jolasak, irteerak, eskulanak…Ludotekaren helburu nagusia haurrek aisialdian euskaraz hitz egiteko gunea izatea da.