Claudio Bravo, Mikel Aranburu, Diego Ifran, Imanol Agirretxe, Antoine Griezmann, McDonald Mariga eta Dabid Zurutuza, Itzurunen. Realaren elastiko, praka eta galtzerdi txuri-urdinak soinean dituztela, irribartsu ageri dira, hondartzaren eskuinaldeko brankadan. Atzealdean, hondarretatik ateratzen diren haitzak, eta itsasoa bera; Zumaiako marea bizia, alegia.
Deskribatutako irudi hori ikus daiteke 2011-2012 denboraldiko Realeko lehen taldearen posterrean. Panoramikak, ordea, trikimailua du. Izan ere, jokalariak eta talde teknikoko arduradunak ez ziren Itzurunen izan. Ez ziren Zumaiara gerturatu ere egin. Nolabait esateko, ez zituzten oinetaen takoak itsaslabarretan katigatu, ezta kresalaren zaporerik dastatu ere. Fotomuntaia bat da; hau da, bi argazki bat bihurtuta.
Ondorioz, aurtengo posterrak Zumaia erakutsiko du. Denboraldi honetan ere Realak keinu egin nahi izan dio Gipuzkoari, eta horrenbestez, Itzurun hondartza aukeratu du paisaia modura. Gabonetako opari polita Urola Kostako, eta, batik bat, herriko realzale guztientzat. Posterra atzotik dago eskuragarri Gipuzkoa plazako eta Anoeta estadioko Realeko dendetan. Bazkide txuri-urdinentzat dohainik izango da –betiere, bazkide txartela aurkeztuz gero–, eta gainerako zaletuek, berriz, euro bat ordaindu beharko dute.