Bihar ezohiko batzarra egindo du Zestoako Udalak, 20:00etan

Zestoako Hitza 2011ko abenduaren 21a

Bihar, 20:00etan, ezohiko udalbatzarra egingo dute Zestoako Udalean. Bertan, honako gai zerrenda hau izango dute eztabaidatzeko, eta erabakiak hartzeko: azken bi udalbatzarretako (urriaren 18koa eta azaroaren 29koa) aktak onartzea; eta, Uudalak deit...

Bihar, 20:00etan, ezohiko udalbatzarra egingo dute Zestoako Udalean. Bertan, honako gai zerrenda hau izango dute eztabaidatzeko, eta erabakiak hartzeko: azken bi udalbatzarretako (urriaren 18koa eta azaroaren 29koa) aktak onartzea; eta, Uudalak deitutako lehiaketa-oposizioaren epaimahaiak eginiko proposamenaren arabera, Zestoako Udalean langileen koordinatzaile/zerbitzu arduradun funtzioekin erdi mailako teknikaria izendatzea.
Aurrez aipatutako bi gai horiez gain, hiru mozio landuko eta eztabaidatuko dituzte biharko udalbatzarrean:Bilduk euskal presoen eskubideen inguruan aurkeztutako mozioa landuko dute batetik; Bilduk zekorketen inguruan herri galdeketa prozesuan abian jartzeko aurkeztutako mozioa da bestea; eta, Urolako Napar Zuzterrak taldeak Udalbatzari eta herritarrei adierazpen instituzionala eta herritarra egiteko proposamena da udaletxeko ordezkari politikoek landuko duten hirugarren mozioa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide