Arranopola Kultur Elkarteak antolatuta, EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren inguruko hitzaldia izango da bihar, Arrano tabernan 19:30etik aurrera. Kolektiboko kide Mikel Larrañaga eta Haimar Arozena zarauztarrak eskainiko dute hitzaldia. Saioa amaitu ostean, bertaratzen direnekin mahai ingurua egingo dute gerora, iritziak elkartrukatze aldera.