Dagoeneko zabalik dago IX. San Silbestre Lasterketan izena emateko epea. Datorren abenduaren 31n 18:00etan izango da proba, eta urtero legez, lau kilometro izango ditu ibilbideak. Irteera eta helmuga puntuak Musika Plazan egongo dira. Bertan parte hartu nahi dutenek Helmuga Kirolak dendan eman dezakete izena. Hilaren 31 baino lehen izena ematen dutenek hiru euro ordaindu beharko dute, guztira; egunean bertan izena ematen dutenek, berriz, bost euro.
Bestalde, San Silbestre Txiki Lasterketa egun berean 17:30ean jokatuko dute 8 eta 13 urte bitarteko haurrek. Irteera eta helmuga Musika Plazan egongo dira kasu horretan ere. Ez da aurrez izena eman beharko; bertara hurbiltzearekin nahikoa izango da.