Sailkapeneko azken postuan amaitu du urtea Bigara Pulpok

Baleike 2011ko abenduaren 21a

Duela hiruzpalau aste bi partida segidan irabazi (San Antonio eta Colindresen aurka) eta taldea zulotik ateratzeko bidean zela zirudien arren, azken jardunaldian 30-25 galdu du Pulpok Egiaren aurka –hirugarren sailkapenean–, eta azken postuan amait...

Duela hiruzpalau aste bi partida segidan irabazi (San Antonio eta Colindresen aurka) eta taldea zulotik ateratzeko bidean zela zirudien arren, azken jardunaldian 30-25 galdu du Pulpok Egiaren aurka –hirugarren sailkapenean–, eta azken postuan amaitu du urtea. Dena den, jokoz, partidak irabazteko gaitasuna badutela erakutsi dute. Orain atseden egunak izango dituzte, eta urtarrilaren 14an bueltatuko dira lehiara, Barakaldon. Ea 2012ak emaitza hobeak ekartzen dizkien.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide