Getariako Ketari irabazi eta gora egin du sailkapenean Zumaiakok

Baleike 2011ko abenduaren 21a

Zumaiakok 2-3 irabazi dio azken jardunaldian Getariako Ketari, eta sailkapeneko bederatzigarren posturaino igo da. Bolada onean da Preferente mailako taldea, eta bosgarren sailkatua ere bi puntura baino ez dago orain. Gabonetan atsedena dute eta hurren...

Zumaiakok 2-3 irabazi dio azken jardunaldian Getariako Ketari, eta sailkapeneko bederatzigarren posturaino igo da. Bolada onean da Preferente mailako taldea, eta bosgarren sailkatua ere bi puntura baino ez dago orain. Gabonetan atsedena dute eta hurrengo partida urtarrilaren 8an jokatuko dute Aita Marin, hirugarren postuan den Ordiziaren aurka. Emakume Senior mailan, Zumaiakok bina berdindu zuen Arizmendiren aurka, eta sailkapeneko bosgarren postuan dira. Hemen ikus ditzakezue emaitza guztiak:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide