Ostiralean izango da Kopla Txapelketa

Zarauzko Hitza 2011ko abenduaren 20a

Iritsi da urteroko galduezineko hitzordua. Euskarasteari amaiera emateko, Kopla Txapelketa antolatu dute. Ostiralean izango da, Putzuzulon. 22:00etatik aurrera, Euskal Herriko hainbat bertsolari oholtza gainean arituko dira, Oier Aizpurua, Beñat Gazte...

Iritsi da urteroko galduezineko hitzordua. Euskarasteari amaiera emateko, Kopla Txapelketa antolatu dute. Ostiralean izango da, Putzuzulon. 22:00etatik aurrera, Euskal Herriko hainbat bertsolari oholtza gainean arituko dira, Oier Aizpurua, Beñat Gaztelumetndi, Amets Arzallus eta Gregorio Larrañaga Mañukorta, besteak beste.
Sarrerak pasa den larunbateko santomas azokan jarri zituzten salgai, eta ordu erdiren buruan ez zen bat bera ere geratzen. Txartelik lortu ez duenak, ordea, Arraio Irratiaren bitartez zuzenean entzun ahalko du saioa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide