Iritako proiektua geratu izana «aukera» izan daiteke Arkamurkarentzat

Zarauzko Hitza 2011ko abenduaren 20a

Eusko Jaurlaritzak Iritan industria gunea egiteko diru-laguntza ukatu izana «aukera» izan daiteke Zarauzko Arkamurka Natur Taldearentzat. Hala uste du taldeak berak. Natur Taldeak gogorarazi du Iritarako aurreikusitako proiektuak ez dituela «eremu horretarako ingurumen baldintzak betetzen». Halaber, laguntzak ez ematearen beste arrazoietako bat Spri Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietateak «interesik» azaldu ez izana dela gaineratu du. «Udalarentzat atzerapena izan daitekeen» berria «poz handiz» hartu duela adierazi du Arkamurkak. «Jakin badakigu natur ondasunekiko sentsibilizazio maila gero eta handiagoa da gizartean», esan du. Hala, aurrerantzean Zarauzko Udalak eremu hori «beste begi batzuekin» ikusiko duela uste du natur taldeak, «oraindik zenbaitek begiak euro-zapiz estalirik baditu ere». Erabakiak sortutako aukera aprobetxatuz, eta «itxaropenak» bultzatuta, laster Zarauzko Udalari «proposamen eguneratua» aurketuzko diotela jakinarazi dute taldeko kideek. Hezeguneen garrantzia Arkamurka Natur Taldeak azaldu du «hezeguneen garrantzia ekologikoaren aitzortzak» eremu horiek babesteko «kontzientziazioa handitzea» eragin duela. Haien ustez, hezeguneak «oso emankorrak» dira, besteak beste, espezie askoren «elikadura-iturri eta atsedenleku» izaten direlako. Iñurritzako eremua horren adibide da, taldearen esanetan. Hala ere, herriak eta hiriak, oro har, ibaien bokaletan kokatuta izanik, azken urteetan ezegune horiek «izugarrizko jipoia» hartu dutela salatu dute. Proiektua «ezerezean» Arkamurkak gogorarazi du duela 26 urte inguru —garai hartan Pagoetako Izadi Taldea zen— Erriberetako parkea egitasmoa aurkeztu ziola Zarauzko [...]


Eusko Jaurlaritzak Iritan industria gunea egiteko diru-laguntza ukatu izana «aukera» izan daiteke Zarauzko Arkamurka Natur Taldearentzat. Hala uste du taldeak berak. Natur Taldeak gogorarazi du Iritarako aurreikusitako proiektuak ez dituela «eremu horretarako ingurumen baldintzak betetzen». Halaber, laguntzak ez ematearen beste arrazoietako bat Spri Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietateak «interesik» azaldu ez izana dela gaineratu du.
«Udalarentzat atzerapena izan daitekeen» berria «poz handiz» hartu duela adierazi du Arkamurkak. «Jakin badakigu natur ondasunekiko sentsibilizazio maila gero eta handiagoa da gizartean», esan du. Hala, aurrerantzean Zarauzko Udalak eremu hori «beste begi batzuekin» ikusiko duela uste du natur taldeak, «oraindik zenbaitek begiak euro-zapiz estalirik baditu ere».
Erabakiak sortutako aukera aprobetxatuz, eta «itxaropenak» bultzatuta, laster Zarauzko Udalari «proposamen eguneratua» aurketuzko diotela jakinarazi dute taldeko kideek.
Hezeguneen garrantzia
Arkamurka Natur Taldeak azaldu du «hezeguneen garrantzia ekologikoaren aitzortzak» eremu horiek babesteko «kontzientziazioa handitzea» eragin duela. Haien ustez, hezeguneak «oso emankorrak» dira, besteak beste, espezie askoren «elikadura-iturri eta atsedenleku» izaten direlako. Iñurritzako eremua horren adibide da, taldearen esanetan. Hala ere, herriak eta hiriak, oro har, ibaien bokaletan kokatuta izanik, azken urteetan ezegune horiek «izugarrizko jipoia» hartu dutela salatu dute.
Proiektua «ezerezean»
Arkamurkak gogorarazi du duela 26 urte inguru —garai hartan Pagoetako Izadi Taldea zen— Erriberetako parkea egitasmoa aurkeztu ziola Zarauzko Udalari. Proiektu horretan, kanala —egun Iñurritzako Biotopoa —, Irita eta Asti babesteko eskatzen zuten, besteak beste. Natur taldearen arabera, «egitasmoaren %85 onargarria» zela adierazi zuen orduan Zarauzko Udala. Hala ere, urtez urte Erriberetako parkea sortzeko «itxaropena» galdu dutela esan dute, herriko beste eremuetan ere ondasun naturalak «hondatzen eta desagertzen» joan direlako. Izan ere, hasiera batean Erriberako parkea-k biltzen zuena kanalera soilik mugatu zuten, eta taldeak eskatutakoa «ezerezean» geratu zela uste dute. Hala ere, 2008tik Iñurritzako biotopoaren inguruko «ametsa» gauzatu dela adierazi dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide