Oiana Blancok zilarrezko domina lortu du Qingdaoko Sari Nagusian

Aritz Mutiozabal 2011ko abenduaren 20a

http://youtu.be/QgWrI71G0A8 Oiana Blanco judoka oriotarrak Charline Van Snick belgiarraren aurka neurtu zituen indarrak Qingdaoko Sari Nagusiko finalean. Belgiarra zen faboritoa, eta ez zuen hutsik egin. Egia esan, ez zion aukerarik utzi oriotarrari. Dena dela, zilarrezko domina ezin hobe datorkio Londreseko Olinpiar Jokoetarako ibilbidean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide