Zestoako Katekesi Taldeak gabon kantuan irtengo du abenduaren 24an. 10:45ean irtengo dute Kultur Etxeko ataritik, eta bukaera 12:00ak aldera izango da herriko plazan. Ondoren, antzerkia izango da elizan. Nahi duten herritar guztiak gonbidatuta daude baserritarrez jantzi eta kantuan irtetera.