Salbatore Mitxelena Ikastolak kudeaketaren kalitateari aitorpen gisa Eusko Jaurlaritzaren zilarrezko Q saria eskuratu du. Ikastolak urteak daramatza EFQM ereduaren baitan kalitatearen bidea jorratzen eta saria urte horietan egin duen lan eraginkorraren errekonozimendua da. Sari banaketa abenduaren 21ean izango da, asteazkena, Gasteizko Bakh-Baskonia Kirol Hirian.