Orioko 2012ko aurrekontuen zirriborroa aurkeztuko dute asteazkenean

Urola Kostako Hitza 2011ko abenduaren 19a

Orioko Udal Gobernuak 2012ko aurrekontuen zirriborroa aurkeztuko ditu asteazkenean, hilak 21, kultur etxean; 20:00etan, herritarren aurrean jarriko dituzte zehaztu dituzten proposamenak, eta ondoren, bertaratzen direnek euren ekarpenak egiteko aukera izango dute, horretarako propio prestatu duten dinamikaren bidez. Udal Gobernuak adierazi du azken hilabeteetan herritarren eta herriko taldeen aportazioak jaso eta udalaren beharrak aztertu dituztela. Halaber, pasa den ostiralean Udaleko gainontzeko alderdi politikoei zirriborroa banatu zietela jakinarazi dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide