Ertzaintzak jakinarazi duenez, Iturribide plaza inguruan auto bat kiskali zen atzo goizean. Bizilagun batek etxebizitza batetik kea ateratzen ikusi zuela-eta ertzainei deitu zien 06:00ak aldera. Suhiltzaileek kea garaje batetik zetorrela jakin zuten, eta hori dela eta, Gereziondo kaleko hainbat eskaratz utzarazi zituzten, ezbeharrik gerta ez zedin. Zarauzko Udaltzaingoak, berriz, igogailuak zigilatu zituen inor garajeetara jaitsi ez zedin.
Sutearen ondorioz, auto bat erre eta hainbat kalte izan da beste garaje batean. 08:20 aldera, suhiltzaileek guztiz itzali zuten sutea.