300 lagun bildu dira Balentziagan bi moda desfile ikusteko

Getariako Hitza 2011ko abe. 19a, 11:25

Arrakastatsua izan da Modatik ekimenaren barruan Cristobal Balentziaga museoak larunbat iluntzerako antolatutako moda desfilea. 300 bat lagunek jo zuten Getariara  Nora Izagirre diseinatzaile donostiarraren eta Marko Mitanovski serbiarraren arropak i...

Arrakastatsua izan da Modatik ekimenaren barruan Cristobal Balentziaga museoak larunbat iluntzerako antolatutako moda desfilea. 300 bat lagunek jo zuten Getariara  Nora Izagirre diseinatzaile donostiarraren eta Marko Mitanovski serbiarraren arropak ikustera.

Izagirrek 2006tik firma propia du, baina aurretik hainbat diseinatzaile ospetsurentzat lan egina da (Josep Font eta Martin Margiela, esaterako). Mitanovskiren lanak, berriz, antzerki kutsudunak, pertsonaia ezagun askok jantzi izan ditu; tartean, Lady Gagak.

Moda desfilearen aurretik, Musikeneko ikasle Iker Jimenezek eta Maite Colasek biola jo zuten, 300 gonbidatuak iritsi bitartean.

Abenduaren 12tik hainbat ekimen ari dira egiten Balentziaga museoan, moda sorkuntzaren inguruan hausnartzea helburu. Bide horretatik, argazki erakusketa eta ikusentzunezko lan batzuk ere ikusgai daude, urtarrilaren 8ra arte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide