Joxe Manuel Manzisidor Budy zumaiarraren bizitza jasotzen duen liburua aurkeztuko dute gaur 19:00etan Alondegian. Jaiotzatik garun paralisia duenez, ezin izan du inoiz hitz egin, eta, nolabait, bere barne mundu hori kaleratzeko beharra sentitu du. Horren emaitza da gaur aurkeztuko duen liburu autobiografikoa. Erredakzio lanetan Jasone Osoro idazleak lagundu dionez, bera ere izango da aurkezpenean. Herritar oro dago gonbidatuta ekitaldira, eta bertan liburua erosteko aukera izango da.