Azpeitia Zero Zabor taldea sortu da

Urola Kostako Hitza 2011ko abenduaren 19a

Azpeitiak ere badauka Zero Zabor taldea. "Hondakinen arazo larriari aurre egin" nahi dion taldea dela jakinarazi dute, "gaur egungo hondakinen kudeaketa sistemarekin bat ez datorrena eta irtenbide alternatibo bat aurkitu nahi duena". Egungo kudeaketa okerrak "jasangarritasun bidean joan ordez, aurkako norantzan garamatza". Helbrua garbi erakutsi du taldeak: "arazoari irtenbidea ematea".   Helburu hori lortzeko, beraien proposamena Zero Zabor programa dea aurreratu dute: murrizpena, berrerabilpena eta birziklapena. Jakinaren gainean dira eguneroko bizimodua aldatzea ez dela erraza, baina "sortu dugun egoera honi aurre egiteko kontzientziazioa eta inplikazioa behar-beharrezkoak dira, arazoari errotik heldu behar diogu".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide